Informazio gehiago
Data | Larunbata : 11:30, Larunbata : 15:00, Larunbata : 16:30 |
---|
3.00 €
Tradizioan oinarritua, Pantxix Bidartek aurkezturik
ODISEA, Ulisesena ala euskaldunena, ezberdina ote ?
Pantxix Bidart musikariak, euskal Ulisen Odisea gaurkotu du : geure kulturako sustraietan oinarriturik, obra ikaragarri garaikidea sortu du!
Pantxix BIDARTek, hainbat euskal poeten obrak gorpuztu ditu: Aristi, Otamendi, Bilbao, Lete, Artzea…, batzuk musikatuz, batzuk zuzenean kantatuz, batzuk jatorrizko grabaketak eskainiz.
Nola heroia bilakatu ? Zoin da emaztearen tokia ? Bikotearen bilakaera ? Transmizioa ? Bakearen bidea ?… hainbat galdera, hainbat lehio zabalduak….
Poesia haria, musika ditarea, eta Pantxixen boza jostuna…
Hunkigarria, modernoa, sakona, ausarta, euskal sustraietatik bihotzera zeharkatzen gaituen obra unibertsal musikal originala : harri bitxi bat !
Data | Larunbata : 11:30, Larunbata : 15:00, Larunbata : 16:30 |
---|