01

Ikusi Mikusi...
Zer da?

Ikusi Mikusi proiektuak, euskara hutsean izanen den lehen HAUR eta GAZTE LITERATURA AZOKA, edo FESTIBALA sortzea du helburu, urriaren 7 eta 8an.

SARA herrian ospatuko da ekitaldia, non ia 40 urte daramatza Idazleen Biltzarra antolatzen. Gaur egun, ez da egina izan haur eta gazteeri begira halako azokarik Euskal Herrian!
Mugaren bi aldeetan, gazteentzako liburu azokak daude frantsesez edo gaztelaniaz, euskara apur batekin, edota euskal liburu azokak, helduentzako, haurrentzako eta musika eta literatura nahastuz .
Hirugarren aldiko, 2023-eko urriaren 20an eta 21an, Sarako herriak ateak zabalduko ditu, haur eta gazte literatura jaialdiari, ostiralean eskolei, eta larunbatean familiei.

Ikusi Mikusin, haur bat… liburu bat! kanpaina berria

02

Ikusi Mikusi... Zendako?

Euskal Haur eta Gazte Literaturari lehio berri bat zabaldu nahi dio Ikusi Mikusik. Gertaera hunek, gizartean dagoen eskas eta behar bat betetzen du. Euskal Herri Osoko ikasleak (eskola egunean), eta jendartea (famili egunean), elkartu nahi ditu, Euskaraz den Haur  eta Gazte Literaturaren inguruan : iparraldea, hegoaldea eta Nafarroa.

Ekitaldi hau guztiz aurre-ikusia, gogoetatua eta diseinatuta da haurrentzat, bai altzarien aldetik, espazioaren antolaketa aldetik, baita ere jarduerak eta programatutako ikuskizun eta tailerren aldetik, adinen arabera. Forma ibiltariak alderdi guztietan betetzen du jaialdiaren kontzeptua, eskola eta familientzat pentsatuta baita.

Haur eta gazte euskal literatura profesional guztiak, Euskal Herri osotik (Iparralde, Nafarro eta Hegoaldetik) presente izango dira: liburuen argitaletxeak (bakarrik euskarazko liburuak), idazleak, ilustratzaileak, liburu-saltzaileak, liburuzainak, kondalariak eta artistak.

03

Ikusi Mikusi...Helburuak

Euskal haur eta gazte literatura, gaur egungo euskal kulturaren ardatz nagusietakoa plazara jalgitzea eta sustatzea, eskolako gazteei, eta publiko orokorrari hobeto ezagutzera emateko.

Euskal herri osoko (iparralde, hegoalde eta Nafarroa) ikasleak (eskolen egunean), eta jendartea (familien egunean) elkartzea eta gurutzatzea, literaturaren inguruan.

Ume ttikiak, haurrak eta gazteak, irakurtzeko, kondairak entzuteko, hitzekin jolasteko eta idazteko aukerak ematea, euskarazko albuma eta liburuen munduan murgilduz.

Euskal herri lurralde osotik, euskal haur eta gazte literaturarekin lotura duten egitura profesionalak inplikatzea.

Familian, gurasoak beren seme-alabekin, euskal liburuen inguruan une goxo bat igarotzea, emozioak elkarrekin bizi daitezen, albumek eskaintzen duten irakurketa eta idazketa jolasei esker.

Euskarazko sorkuntzan murgilduak diren idazle eta ilustratzaileekin, zuzenean topo egitea.

Gure azken berriak

IKUSI MIKUSI 2021 IRUDITAN !

  • 15 iraila, 2022
  • By 

kokatzeko…

  • 4 urria, 2021
  • By