Ikuskizunak
Gure Xaharrak
« Urtxintx urdinak » izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du.
Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Alde batetik, kartsutasunez beterik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke. Artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira eta Solange, taldeko arduraduna, lehertzeko zorian da.
Artatzaile pertsonai hauen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten ixtorioa kontatuz, gure gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatzen dugu : gure xaharrekin zer egiten dugu ?
Ikuskizuna
Idazlea zeu zara
Ikuskizuna
Nire olentzero
Txotxongilo ikuskizun bat
Ikuskizunak
O !
Txikiei zein handiei zuzendutako ikuski-zun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galar-ragak interpretatuko solo edo bakarka-ko lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako ku-pula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen lotura-ren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsez-ko infinitua aurkituko bagenu bezala, no-labait esateko.