Partaideak

Ongi etorri Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura Azokaren laguntzaileen orrira!

Eskerrik asko gure partaide eta laguntzaileei!

 

Lehenik eta behin, bihotzez eskertu nahi zaituztegu gure ekitaldia posible egiten ari zareten laguntzaile guztiei. Zuen konpromiso eta ekarpenik gabe, ezinezkoa litzateke Euskal Herriko haur eta gazteak literaturaren magiaz betetzea.

Zuen laguntzari esker, urriaren 11 eta 12an, Ikusi Mikusik Sarako herrian haur eta gazteei ateak irekiko ditu, euskarazko literaturaz gozatzeko.

Finantzazio deia

Ikusi Mikusi ekitaldia garatzeko, beti laguntzaile eta babesle berrien bila gira. Euskal haur eta gazte literaturari bultzada emateko eta etorkizuneko belaunaldiek euskaraz irakurri eta sortzeko aukera izateko, zure laguntza ezinbestekoa da.

Instituzio Publikoak

Hezkuntza eta kultura sustatzen dituzten erakunde publiko guztiak gurekin bat egitera gonbidatzen ditugu. Zuen ekarpenarekin etxean eta ikastetxeetan euskarazko liburuen erabilera handitu eta gure haurrek literaturari lotzeko gogoa piztu nahi dugu. Zuen parte-hartzeak gure ekitaldia indartuko eta iraunkortuko du, Euskal Herri osoan Euskal literatura bultzatuz.

Mezenasgo Pribatua

Enpresa eta erakunde pribatuak, zuen beharra dugu ere. Kulturaren eta hizkuntzaren alde urratsak bultzatzea da denonen gogoa, eta horretarako, zuen babesa behar dugu. Gure ekitaldiaren bidez, euskarazko literaturak duen balioa zabaldu eta gure gazteei aukera berriak eskaini ahal izango dizkiegu. Zuen laguntzarekin, liburuen bidez, gazteen irudimena eta sormena sustatuko ditugu.

Herriko Etxeak – Bonoen diruztapena

Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokak, euskarazko literaturaren sustapena du helburu. Ekitaldi honetan, eskoletan parte hartzen duten ikasleei 15 €-ko bonoak ematen zaizkie liburu bat erosteko. Honek irakurzaletasuna bultzatu eta euskal literatura hurbildu nahi die gazteei.

Herriko etxeen eta udaletxeen parte-hartzea finantzaketan garrantzitsua da, ekitaldiaren iraunkortasuna eta arrakasta bermatzeko. Haien laguntzari esker, ikasleek kalitatezko euskal literatura eskuratu ahal izango dute eta kulturaren transmisioa indartuko da.

Zure Laguntza Nola Ekarri?

Laguntza Ekonomikoa: Gure ekitaldia finantzatzeko zure ekarpenak ongi etorriak dira.

&

Boluntariotza: Zure denbora eta indarra eskainiz gure ekitaldian lagundu.

________

Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura Azokaren parte izatea guretzat ohore handia izango litzateke. Zuen laguntza eta konpromisoa eskertzen ditugu aldez aurretik.

Informazio gehiago edo ekarpenak egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan:

ikusimikusi@gmail.com