Familien eguna, zure tokiak hartu!

  • Harrera
  • Familien eguna, zure tokiak hartu!

IKUSI MIKUSI FAMILIAN

Aurten ere proposamen eder eta aberatsa dugu familientzat: ikuskizunak (sarrera ordainduz) eta tailerrak (dohainik).

Adin-talde bakoitzarentzat bereziki prestatua den ibilbidea hautatu dezakezue:
TTIPITTOAK (0-3 urte), lehen esperientzia goxo eta zentzumenekin lotuak.
TTIPIAK (2-6 urte), jolasa eta irudimena uztartzeko.
Haurrak (3-10 urte), ipuin, antzerki eta tailer sortzaileetan murgiltzeko.
Nerabeak (10-18 urte), arte eta eztabaidarako espazio egokituak.

Familia guziei gomendatzen diegu beren bidea osoki antolatzea, egun berezi bat euskaraz bizitzeko. Hautatu zuen ibilbidea eta hartu zuen tokiak laster!

TOKIAK HARTU

TTIPITTOEN IBILIBIDEA (0-3 urte)

TTIPIENTZAT (0-3 urte) : KUTXETAN IBILKI | Nanoua konpainia | 45 minuta | Ikuskizuna

Jokalari alai batek gure irudimenera eramaiten gaitu, gauza ezohikoen bidez (zapeta erretiratuak, botoi misteriotsuak, eta gehiago). Haur literaturatik inspiraturik, sorkuntza honek beldurrak kolokan ezartzen ditu eta bestearekiko zein izadiarekiko harremana galdetzen du. Abentura poetiko bat, gure berezitasunak mugarik gabe ikustera gomitatzen gaituena.

TTIPIENTZAT (0 – 3 urte) : LOALDI MUSIKALA | Paxkal Indo | 45 minuta | Pausaldia

Haundi ala ttiki, goxoki etzanda edo eserita, entzun eta gozatu : zuzenean musikaren bidez bidaia eder eta goxo bat biziko duzue.

TTIPIENTZAT ETA HAURRENTZAT (0 – 5 urte) : IPUIN KONDAKETA | Sarako liburuzainak | 45 minuta | Tailerra

Mediatekan, liburuzainak ttiki-ttikientzat egokitutako liburu goxoak irakurriko dituzte, aurtenko gaiari loturik: “Denak berdin, denak ezberdin, eta zu?” Une lasai eta atsegin bat partekatzeko!

TTIKIEN IBILBIDEA (3-6 urte)

TTIKIENTZAT (2 – 6 urte) : KAX KAX … ATEA JOKA | Inaki Carretero | 45 minuta |Ikuskizuna

Gero eta guttiago kantatu eta kondatzen zaie gure txikitxoei. Zu heldu, aita edo ama, txikia zinenean gogoratzen al duzu kantatzen edo kondatzen zizutena? Gu gogoratu gira eta zuekin eta zuen ikasle eta seme-alabekin partekatu nahi dugu.

TXIKIENTZAT (+3 urte) : TTINKA | Arantxa Hirigoyen & Philippe Albor | 45 minuta | Kantu, musika, ipuin eta antzerkia

Ttinka ikuskizunaren bidez, kantua, musika, ipuinak eta antzerkia uztartzen dira. Kantu guziak sorkuntzak dira eta gehienak proiektu honendako espreski sortuak. Proiektuak osotasun bat eskaintzen du : diska/liburua eta ikuskizunarekin batera lanketa pedagogiko bat proposatzen du, hizkuntza, memoria eta jakin-mina uztartuz.

HAUR ETA NERABEEN IBILBIDEA IKUSKIZUNA (5-99 urte)

DENENTZAT (+6 urte) : MIKRA | Berdinki konpainia | 45 minuta | Zirku garaikidea

Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna? Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi duguna eta guhaur izateko bidea nola bilatzen eta aurkitzen ahal dugun, aipatzen da MIKRA piezan, zirku disziplina akrobatikoak eta poetikoak erabiliz.

HAURREN IBILBIDEA TAILERRAK (6-11 urte)

HAURRENTZAT (+6 urte) : Zure liburua sortu | Daniela Maitia-en eskutik | 45 minuta | Esku lana

Sakelan ukaiteko liburu ttipi bat, sorkuntza simple eta polita haurrendako, materiala gutirekin: margoak, idazluma, aisturrak eta kola besterik ez beharko da. Eguneroko liburu ttipia sakelan, ikasten ditugun hitzak edo olerkiak idazteko.

HAURRENTZAT (+6 urte) : Gorputzak Libre| Arantxa Lannes-en eskutik | 45 minuta | Dantza

Arantxa Lannes artista plastiko eta koregrafikoa da. Haren lana, sorkuntza artistikoan engainatzen da, mugimendua gai nagusitzat hartuz, ikusmolde sensible eta poetiko batekin. Mundu guziak dantzaarazteko!

HAURRENTZAT (+6 urte) : KAMISHIBAI | Mattin-en eskutik | 45 minuta | Ipuin eta marrazkiak

Mattin marrazkilariak, berak sortutako ipuina irakurriko du. Ondoren, irakurritako ipuina oinarri hartuta, haurrak pasarte bat marraztuko du, eta denen aurrean azalduko du. Kamishibaia “paperezko antzerkia” da. Oso baliabide egokia da, hainbat arlo lantzen baitira: marrazketa, mintzamena, ulermena.

NERABEEN IBILBIDEA TAILERRAK (10-18 urte)

NERABEENTZAT (+11 urte) : KAMISHIBAI | Adur Larrearen eskutik | 45 minuta | Komiki marrazketa

Marrazketa tailer praktikoa. Bertan, komikiaren ezaugarriak probestuz eta adibide ugariren bidez DENBORAren igaroa marraztea posible dela erakutsiko dugu adierazpide desberdinak ikusiz, eta praktikan jarriz. MUGIMENDUA eta SOINUA marrazten ahal den ere ikusi eta praktikan jarriko dugu.

NERABEENTZAT  (+11 urte) : Txalaparta| Mikel Indoren eskutik | 45 minuta | Musika

Gazteek txalaparta instrumentua ezagutuko dute eta elkarrekin jotzen ikasiko dute. Erritmo desberdinak eta teknikak esperimentatuko dituzte, taldean denbora eta koordinazioa garatuz. Soinu berriak esploratuz, momentu interaktibo eta sortzailea izango da.