Ikastetxeak

IKUSI MIKUSI IKASTETXEEKIN

Nahiz eta pantailek eta ordenagailuek toki beti ta handiagoa hartzen duten gizartean baita hezkuntza munduan, guk erakasleok LIBURUAREN garrantzia ezagutzen dugu. Berriki 2023 abuztutik goiti, Suediak atzera bota egin du, eta eskoletan, liburu eta koadernoetara bueltatzen dira.
Horregatik IKUSI MIKUSI, euskara hutsean den haur eta gazte literatura azoka biziki inportantea da kultur ekitaldietan.
Euskaraz ikasgelarekin egun oso bat pasatzeko aukera eskaintzen du : ikuskizunak eta tailerrak elgarrekin bizituz, beste probintzietako ikasleak eta euskalkiak gurutzatuz, eta sustut, ikasle bakoitzak, eskainitako bonoari esker, etxera itzuliko da berak hautatuko liburuarekin.
Aukera paregabea euskara eta liburuaren maitasuna azkartzeko !

Urriak 10a ostirala, 2025

Urriaren 11an, Euskal haur eta gazte literatura azokaren eskolen eguna izanen da: laugarren edizio honek ekintza, ikuskizun eta tailer ainitz eskaintzen ditu, Euskal Herri osoko ikastetxeei zuzendua, euskal kulturaz eta literaturaz gozatzeko aukera emanez.

Egitaraua

Ikusi Mikusi azokan, haurrek eta gazteek euskarazko literaturaren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Azokaren lehen eguna, ostirala, ikastetxeentzat bereziki antolatuta dago. Egun honetan, ikasleek euskaraz idatzitako liburuak, idazleak eta ilustratzaileak ezagutzeko aukera izanen dute, baita ikuskizun eta tailerretan parte hartzeko ere.

15€-ko Bonoak Ikasleentza

Azokako berezitasunetako bat, ikasle guziei banatua izanen den 15€-ko bonoa da. Bono honi esker, haurrek eta gazteek euskarazko liburu bat erosteko aukera izango dute, beraiek hautaturik ! Ekimen horrek balore handia eskaintzen dio literatura, eta hazi ikaragarria ereiten du haur eta gazte bakoitzaren baitan (biharko idazle eta irakurleak diren baitan). Gainera, literaturaren eta euskal kulturaren zabalkundean laguntzen du. 15 argitaletxe izango dira bertan.

.

Euskal Kulturaren Oihartzuna

Ikusi Mikusi azokak euskal haur eta gazte literatura plazaratzen du, eta horren bidez, gure kulturaren ardatz nagusietako bat ezagutarazten du. Ikusi Mikusin haur eta nerabeek egun oso bat euskaraz pasatzeko aukera ukanen dute, eta beste probintzietako haurrak eta gazteak (beraz euskalki ezberdinak) ezagutuko dituzte.

EGITARAUA 2025

Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

ETA GERO, ZER?

  • 6-11 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 7- Suharriaga
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

GORPUTZAK LIBRE

  • 6-11 urte
  • Alabena Konpainia
  • 10- Olhain gela
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

Idazle ilustratzaileen topaketa, HARKAITZ CANO

  • denentzat
  • Harkaitz Cano eta ikasleak
  • 2- Telebista gunea
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

Idazle ilustratzaileen topaketak, ELENA ODRIOZOLA

  • denentzat
  • Elena Odriozola eta Ikasleak
  • 2- Telebista gunea
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

Idazle ilustratzaileen topaketak, BEGOÑA DURRUTY

  • denentzat
  • BEGOÑA DURRUTY
  • 2- Telebista gunea
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

Idazle ilustratzaileen topaketak, MIREN AMURIZA

  • denentzat
  • Miren Amuriza eta ikasleak
  • 2- Telebista gunea
Urriak 10 & 11
Etengabe

Ikasleen erakusketa

  • Denentzat
  • Ikasleak
  • 6- Sarako Plaza
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

KAMISHIBAI

  • 6-11 urte
  • Mattin
  • 4- Gazte Gunea
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

LIBURU AURPEGIA

  • 3-5 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 7- Suharriaga
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

LIBURU KONDAKETA

  • 3-6 urte
  • Inaki Carretero
  • 5- Keinu gela
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

MARRAZTEN AHAL DA DENBORA?

  • +11 urte
  • Adur Larrea
  • 7- Suharriaga
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

MASKAK SORTU

  • 6-11 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 6- Herriko Etxea
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

MIKRA

  • +5
  • Berdinki Zirkua
  • 6- Herriko Plaza
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

NAIZEN BEZALA

  • 3-5 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 8- Mediateka
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

PONTX eta bere astoa

  • denentzat
  • Pontx
  • Herri osoan
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

TTINKA

  • +3
  • Arantxa Hirigoyen & Philippe Albor
  • 1- Lurberri
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

TXALAPARTA

  • + 11 urte
  • Mikel Indo
  • 7- Suharriaga (parkea)
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

ZURE LIBURUA SORTU

  • 6-11 urte
  • Daniela Maitia
  • 9- Larrun gela