Urriak 10an, profesionalentzat eguna!
Haur eta gazte literaturaz amorratuak, zuetako batzu lanbidea bilakaturik, hurbildu behar zenukete Sarara, IKUSI MIKUSI azokara, euskal argitaletxe guzien presentzia duena.
Besta handia, hainbat ekitaldi ezberdinak antolaturik, eta preseski, profesionalei zuzendutako egun oso bat : gaia teorikoen azterketa, artista batzuen ezagutza, argitaletxeekin topaketak, mahain-inguruak eta eztabaidak….
Aukera paregabea beste sortzaileak eta profesionalak gurutzatzeko, egun aberats eta goxo baten pasatzeko aukera liburuen munduan !

EGITARAUA
IKUSI MIKUSI ekitaldiak EKE, BILKETA, E.H.U. rekin elkarlanean haur eta gazte literaturaren berezitasunak eta erronkak ulertzeko egun profesionala eskaintzen du.
“Denak berdin, denak ezberdin, eta zu?”
Aurtengo azokak gai nagusi gisa hartu du ezberdintasuna, zentzu anitzetan hartzen ahal dena gaurko gizartean. Profesionalen egunean mahai-inguruaren bitartez landuko da kontua. Bestalde egunak aukera emanen die profesionaleri haur eta gazte literaturako berritasunez jabetzeko, baita ere festibalaren baitan haurreri eskainiak zaizkien ikuskizun, tailer eta animazioak, eta haien sortzaileak, ezagutzeko.
9:00 – Harrera – Kafea – Suharriaga gaineko gela
9:30 – Haur eta Gazteen baitan irakurtzeko ohitura sustatzeko lantegia
Lantegi praktiko bat eskainiko dute Galtzagorri elkarteko bi adituk. Berriki argitaratu diren obreen arteko kalitatezko hautaketa bat aurkeztuko dute, haur eta nerabe publikoentzat, mota anitzekoa. Hauen barna irakurzaletasuna dinamizatzeko estrategiak proposatuko dituzte.
11:15 Azokaren itzuli librea
Haur eta gazte literaturan euskaraz publikatzen duten egitura dozena bat (Pamiela, Ikas, Denonartean, Txalaparta, Alberdania, Elkar…)..
Eguerdiko bi PROPOSAMEN, zuk hauta!
1 – 12:30 Ikuskizun edo tailer batean parte hartu (45-50 min.)
13 proposamen desberdin (ikusi ikuskizun eta tailerren deskribapen laburra web gunean).
Izen ematea derrigorrezkoa da – Bazkaltzeko: SPAR, okindegia, bakoitzak berea…
Egitarau osoa: ikusimikusi.eus
2 – 12:30 Bazkaria
Herri barnean den Pleka ostatuan bazkaldu. Izen emate derrigorrezkoa.
14:00 Ikuskizun edo tailer batean parte hartu (45-50 min.)
13 proposamen desberdin (ikusi Ikuskizun eta tailerren deskribapen laburra web gunean).
Izen ematea derrigorrezkoa da. Egitarau osoa: ikusimikusi.eus
16:00 Mahai-ingurua: “(H)egoaren (h)egiak”
- Mireia Delgado: antropologo, pedagogo eta bitartekari literarioa (Galtzagorri)
 - Ainara Lopez Zarco: Parean elkartearen langilea (genero berdintasuna)
 - Idoia Rodriguez: genero pedagogoa, idazlea (Euritan eleberria)
 - Paula Estevez: ilustratzaile eta komikigile, TUPUST kolektiboko kidea
 
Norberari buruzko (h)egiak non atzeman ditzakete haur eta gazteek ? Bertzeak bertze Haur eta Gazte literaturaren mapan. Hor ohar baitaitezke norbera eta bertzeen arteko mugez, elkar irudikoak edo ez. Elkarren arteko (ez)berdintasunen berri har ditzakete, Haur eta gazte literatura tresna zinez baliosa da eguneroko egoerak kudeatzeko eta ongi bizitzeko, irudimena bidaide izanez, plazerezko xendretan barna. Gure album preziatuek gidaturik ibiliko gara mapa horretan barna, idazle, ilustratzaile, literaturan aditu eta elkartekide batzuen laguntzari esker. Presio estetikoaren itzala handia baita. Animatzaile: Ainize Madariaga

Partaideak









