Tailerrak adinka

Tailerra

Naizen bezala

Zatoz «Jonek Jone izan nahi du» eta «Munduko karramarrorik ertainena»
liburuetan oinarritutako irakurketa antzeztuko tailer batera. Identitatea, nor izatea eta bere burua onartzea izango ditugu ardatz, istorio bizidunen eta jolasaren bidez haurrek hausnartu eta goza dezaten.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

NAIZEN BEZALA

  • 3-5 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 8- Mediateka
Tailerra

Liburu aurpegia

Haur bakotxak “liburu orri txiki” bat sortuko du bisai baten formarekin (berea edo asmatutakoa), material sinpleekin: papera, artilea, pegatinak, arkatzak… Azkenik, orri guziak bilduko dira “liburu kolektibo” handi bat osatzeko: aurpegi, gustu eta identitateen aniztasunari buruzko horma-liburu bat.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

LIBURU AURPEGIA

  • 3-5 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 7- Suharriaga
Tailerra

Liburu kondaketa

Gero eta guttiago kantatu eta kondatzen zaie gure txikitxoei. Zu heldu, aita edo ama, txikia zinenean gogoratzen al duzu kantatzen edo kondatzen zizutena? Gu gogoratu gira eta zuekin eta zuen ikasle eta seme-alabekin partekatu nahi dugu.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

LIBURU KONDAKETA

  • 3-6 urte
  • Inaki Carretero
  • 5- Keinu gela
Urriak 11
Larunbata - 11:00

LIBURU KONTAKETA

  • 3-6 urte
  • Inaki Carretero
  • 5- Keinu gela
Tailerra

Maskak sortu

Haurrak euren maska pertsonalizatuak sortuko dituzte, nor diren edo izan nahi dutenaren irudikapen gisa, kartoi-plater, lumak, perlak, markagailuekin. Haurrak haien bisai ezaugarri zehatzak marraztu ditzakete, edo irudipenari askatasuna eman.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

MASKAK SORTU

  • 6-11 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 6- Herriko Etxea
Tailerra

Eta gero zer?

Haurrak «Bihotza alderantziz zuen barraskiloa» liburuaren istorioari segida bat sortuko dute, barraskiloaren alderantzizko misterioa inguruan. Ondoren, istorioaren bertsioa irudikatuko dute marrazkiekin eta kolaketekin. Tailerrak sormena eta euskarazko adierazpena sustatzen ditu.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

ETA GERO, ZER?

  • 6-11 urte
  • Lizeoko Pro Animazio ikasleen eskutik
  • 7- Suharriaga
Tailerra

Zure liburua sortu

Sakelan ukaiteko liburu ttipi bat, sorkuntza simple eta polita haurrendako, materiala gutirekin: margoak, idazluma, aisturrak eta kola besterik ez beharko da. Eguneroko liburu ttipia sakelan, ikasten ditugun hitzak edo olerkiak idazteko..
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

ZURE LIBURUA SORTU

  • 6-11 urte
  • Daniela Maitia
  • 9- Larrun gela
Urriak 11
Larunbata - 11:00, 14:00 & 17:00

ZURE LIBURUA SORTU

  • 6-11 urte
  • Daniela Maitia
  • 9- Larrun gela
Tailerra

Gorputzak libre

Arantxa Lannes artista plastiko eta koregrafikoa da. Haren lana, sorkuntza artistikoan engainatzen da, mugimendua gai nagusitzat hartuz, ikusmolde sensible eta poetiko batekin. Mundu guziak dantzaarazteko!
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

GORPUTZAK LIBRE

  • 6-11 urte
  • Alabena Konpainia
  • 10- Olhain gela
Urriak 11
Larunbata - 11:00 & 15:00

GORPUTZAK LIBRE

  • 6-11 urte
  • Alabena Konpainia
  • 10- Olhain gela
Tailerra

Kamishibai

Mattin marrazkilariak, berak sortutako ipuina irakurriko du. Ondoren, irakurritako ipuina oinarri hartuta, haurrak pasarte bat marraztuko du, eta denen aurrean azalduko du. Kamishibaia “paperezko antzerkia” da. Oso baliabide egokia da, hainbat arlo lantzen baitira: marrazketa, mintzamena, ulermena...
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

KAMISHIBAI

  • 6-11 urte
  • Mattin
  • 4- Gazte Gunea
Urriak 11
Larunbata - 11:00 & 16:00

KAMISHIBAI

  • 6-11 urte
  • Mattin
  • 4- Gazte Gunea
Tailerra

Marrazten ahal de denbora?

Marrazketa tailer praktikoa. Bertan, komikiaren ezaugarriak probestuz eta adibide ugariren bidez DENBORAren igaroa marraztea posible dela erakutsiko dugu adierazpide desberdinak ikusiz, eta praktikan jarriz. MUGIMENDUA eta SOINUA marrazten ahal den ere ikusi eta praktikan jarriko dugu.
Bere biziaren ezagutza eginen dugu jokoen bitartez. Parada izanen da ere J.L. Zumetaren obra batzu ezagutzeko (Mikel Laboa-ren diskoen azala egilea).
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

MARRAZTEN AHAL DA DENBORA?

  • +11 urte
  • Adur Larrea
  • 7- Suharriaga
Urriak 11
Larunbata - 11:00 & 15:00

MARRAZTEN AHAL DA DENBORA?

  • +11 urte
  • Adur Larrea
  • 7- Suharriaga
Tailerra

Txalaparta

Gazteek txalaparta instrumentua ezagutuko dute eta elkarrekin jotzen ikasiko dute. Erritmo desberdinak eta teknikak esperimentatuko dituzte, taldean denbora eta koordinazioa garatuz. Soinu berriak esploratuz, momentu interaktibo eta sortzailea izango da.
Urriak 10
Ostirala - Eskolen eguna

TXALAPARTA

  • + 11 urte
  • Mikel Indo
  • 7- Suharriaga (parkea)
Urriak 11
Larunbata - 11:00 & 16:30

TXALAPARTA

  • + 11 urte
  • Mikel Indo
  • 7- Suharriaga (parkea)